Andoain (Gipuzkoa)

Auzoen fama eta aliantzak

Auzoen fama eta aliantzak Zumea auzokoek baketsu-fama zeukaten; Etxeberrietakoek, ordea, bihurri-fama. Basterokoak Zumeakoekin elkartzen ziren Etxeberrietakoen kontra.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-067-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zumea auzokoek baketsu-fama zeukaten; Etxeberrietakoek, ordea, bihurri-fama. Basterokoak Zumeakoekin elkartzen ziren Etxeberrietakoen kontra.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aizu ta auzuan tartian Zumeatarrak ze fama zuen, zuek ze fama zenuen?
- Hoi fama, fama ez, gu bastante zeak giñan. Txarrenak zea zian, beno, txarrenak, aber, bihurrienak Etxeberrietakoak zian; bai, hoi zian.
- Zumeakoak ze fama ziñuen?
- Guk pake, pakeosua. Fubolian ta..., fubolian ibiltzen giñan kalian ta askotan irabazte geniyon zeai etxeberritarrei. Ta haik kanpo futbola zuen. Ta zea esan nahi dizut, ba gukin nahigo zuen ibili Basterokuak Etxeberritarrekin baiño. Osea, gerran haik etortzen zien gure alde.
- Basterokuak ze fama zuen haik?
- Ez, normal. Ba ez, ez. Bazian bat eo bi bazian zea, baiño ez ez. Haik motelaguak zian.
- Haiek Kale Txikikoakin ta?
- A ez, ez giñun guk, zea, tratu..., ez. Guk urte asko zea ez giñun ezautzen, zea, Kale Txikiko mutillak.
- Ez ziñaten harea azaldu?
- Ez, ez da azaldu. Guk mezeta're zea juten giñan, Santa Krutzea, ez juteagatik harea. Gero bai baiño ba hamar-hamaika urtekin ta hola joaten giñan zea, hemen goiko plaza.
- Hoi da.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia