Andoain (Gipuzkoa)

Heziketa han eta hemen jasotakoa

Heziketa han eta hemen jasotakoa <p>Aita hil zenean, berriro hutsetik hasi behar izan zuten. Ama josten hasi zen orduan. Kontxa Arretxe maistrarengana eraman zuten Maria Jesus: han zer ikasten zuten azaltzen du. Gerora, do&ntilde;a Pazekin ibili zen, eta azkenik, mojen eskolara joan zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AND-009-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita hil zenean, berriro hutsetik hasi behar izan zuten. Ama josten hasi zen orduan. Kontxa Arretxe maistrarengana eraman zuten Maria Jesus: han zer ikasten zuten azaltzen du. Gerora, doña Pazekin ibili zen, eta azkenik, mojen eskolara joan zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, ba, bizitza hasi bihar gendun “de cero”, klaro. Eta nere amak, hasi zan, ba, josten. Josten hasi zan nere ama. Eta, klaro, gu, ba, hiru urtekin, hiru urte ta erdikin, bialdu zigun Kontxa Arretxe zala maistra bat euskeraz… dotriña gehiena eakusten ziguen hor. Ta gero, ba, etorri zitzaion lagun bat aitana, oso laguna, maistra, Maria Paz Atarain, eta esan ziyon nere amai bialtzeko, bialtzeko eskolaa, zeatikan oso laguna zala, eta ze pasa zan, ba, harrittuta zeola. Eta, ordun, ba, esan ziyon, ba, juteko eta ez ziula kobratuko. Baiño, klaro, nazkan hiru izeba monja, eta beti eskribitzen ziyoen honi responsabilidade haundiya zakala, oso responsabilidade haundiya, bi haur, eta bialtzeko monjetaa neska eta mutillek frailletaa. Zeatikan responsabilidade hoi, aber ze pasako zitzaion. Oain arte karta hoik izandu dittut eta puskatzen aittu naiz, zeatikan gue neskak ez dakit zenbat gauza billatuko [diren] hor. Eta, bueno. Ta, ordun, ba, hola, esan ziyon, ba, asko sentitzen zula ta hola. Eta, gaiñea, ba, urtebete eondu giñan eta ez ziyon batere kobratzen. Ta honek erregalo bat bialdu ziyola, baiño, klaro, badakizu ze pasatzen dan, beti gelditzen zea zorretan. Eta, bueno, ordun, ba, bialdu zian monjetaa. Eskola… jesuitinas, Hijas de Jesus. Villa Argentina zan. Villa Argentina zan gure kolegiyua.
- Kontxa… Kontxa Arretxe esaten dezu, ez?
- Bai, Arretxe. Ta gero Maria…
- Horrekin zenbat denbora pasa zendun?
- Hoi pasa gendun, ba, igual geo´re juten giñan bost urte arte o hola. Dotriña, Aita Guria… Ta gero, hor, hor eskola hortan zaken alki batzuk. Alkik, sagardotegin bezela, baiño txikin. Alki batzuk. Eta ikusten giñan danak alkarrekin, eta oso eskola politta zan. Eta hor ikasi gendun —bueno, amak eakusten zigun, baiño— Aita Guria, Jesukristo nere jaun, kredoa, salbia… danak. Danak eakusten zigun beak.
- Euskeraz?
- Dana euskeraz. Horrek eakusten zigun dana euskeraz. Gero, beste hortan, batzutan euskeraz´e bai doña Pazena, baiño gehiena erderaz horrek.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia