Amasa-Villabona (Gipuzkoa)

Bertako euskara

Bertako euskara <p>Amasatik Villabonara hitz egiten den euskara ez da oso desberdina. Tolosakoarekin ere ez dauka alde handiegia. Euskara batua ulertzeko arazoak izaten zituen hasieran. Telebistako esatarien euskara batuaren inguruko anekdota.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-012-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amasatik Villabonara hitz egiten den euskara ez da oso desberdina. Tolosakoarekin ere ez dauka alde handiegia. Euskara batua ulertzeko arazoak izaten zituen hasieran. Telebistako esatarien euskara batuaren inguruko anekdota.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze galdetu nahi nizun... euskerana ta...hemen nola punta batetik bestea kanbiatu iten dan hitz egiteko era ta...
- Bai.
- Hemen Amasatik Villabona kanbiatze alda hizkera?
- Bah... ez. Oain, batua... euskara batua atea da ta hoi batzuk ikasi in due. Ta gu...lengo zea... esango nuke hitz batzuk hartuta dazkau batuanak baiño...gutxi. Oain batzuk... batua gehio hitz egiten due ta... Ni askotan...askotan akordatu izandu naiz [...] idatzi igual [...] ta ze... hor... ze esan nahi du idatziak? Eta zea, oan bai, oan badakit, irakurrita. Idatzizko [...] irakurri, letu. Aurrenetikan, ze esan nahi du hitzak? Holako zeak bai! Ta batzuk, noski, gehiegi hitz egiten due holakua, kanbiatu... hoixe. Gañontzian...
- Ta telebision aitzen dezuenean, entenditzeko moun bai?
- Telebixiyun ta...hor...pelotan ta Eguskitza ta Joxean Tolosa ta ibiltzen dia ta “a dos jaun andre, a dos ta a dos” esaten dittuenian aurrenetikan “zer da hoi?” ta oan biak igual, san nahi du, oseake enpate.
- Ta “punta laster” ta...
- “Punta laster” ta bai holakuak bai! Holakuak, hoik, hoik ateatakuak dia! Hoik ateata ez dakit... zeiñek ateatakuak izango dian baiño...! Hoik esaten dute behintzat! Aurrenetik “punta laster” ta...
- Ta telediariok eta aitutakon, entenditzeko moun bai?
- Telediarioei eta nik ez diet holako kaso haundiyik iten telediarioei ta hoidi eh! Nik telebisiyuan...pelotako partiduk o hola baldin bada ta bai gustatzen zait [...] kustia ta, baiño gainontzean ni oso...oso antiguala naiz eh! Telebisiyua ta txoakeyak ta... batez! Ez diot holako kaso haundiyik iten. Aitzen eoten naiz baiñon... holako zea haundirik ez.
- Ta geo euskeran kontua dala ta... hemendik Tolosa’re kanbiatze al da?
- Gutxi! Ya pixka bat hor... Alegia aldea ta pixkat gora aldea hasi ezkeo pixka bat geixio igual baiño... [...] Tolosa... ez daka asko kanbiatzen.
- Esaten baitue Tolosako hizkera dala polittena ta garbiña ta...?
- Bai?
- Ez al due esaten?
- Ez dakit ba... hemendik Tolosa ez da asko...nei ez zait iruitzen behintzat!
- Tolosaldekua behintzat...hemen ingurukua ote dan hola...euskeraik garbiña ta polittena ta... ez al dezu beñe aitu hoi?
- Ez det aittu beñe...

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia