Iñaki Alkorta Lertxundi

Egia auzoa; Donostia (Gipuzkoa) (1935)

Biografia

Usurbilgo Egioleta-Haundi baserrian jaioa; ama bertakoa zuen eta aita Usurbilgo Urteta baserrikoa. Baserritik bizi ziren: esnea, arrautzak, barazkiak, txekorrak... Amak postua zeukan Donostiako San Martin azokan. 9 senidetan 7.a izan zen Iñaki. Umetan eta gaztetan Igeldon egin zuen bizimodua, Usurbil baino askoz gertuago geratzen zitzaielako. Igeldoko baserri batera joan zen eskolara, eta 14 urterekin Gardi sastrerian hasi zen lanean, Donostiako erdigunean. 32 urterarte ibili zen han, eta ondo ikasi zuen ofizioa. Ondoren, Hernaniko Orbegozo lantegian ibili zen lanean. Egia auzora ezkondu zen, bere emaztea (jaiotzez Antigua auzokoa) bertan bizi baitzen 16 urtetatik. Lau seme-alaba izan zituzten. Iñakik baratza eta animaliak izan ditu beti Egian ere. 

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-190 2020 Donostiako ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia