San Pedroak Torreauzon <p>San Pedroak ospatzen ziren Torreauzon. San Pedro biharamunean "Txantxilipiztei" (Santxolopetegi) auzokoak etortzen ziren merienda egitera eta gero Madalenetan, hango jaietan, beraiek joaten ziren. Erromeriak amaiera ordua izaten zuen eta Guardia Zibilak egoten ziren ordua zaintzen. Felix "Itsua" soinujolearentzat eta Vitoria saxofoijoleentzat eszenatokia beraiek egiten zuten egurra basotik ekarrita. Soinujolea bi egunetarako etortzen zen eta bertan geratzen zen lotan.</p>

San Pedroak Torreauzon
Enrike Guridi EgaƱa
- ahotsak.eus