Urasandiko eskola A eredutik B eredura aldatzeko prozesuaEuskara indarra hartzen ari zela ikustean, Urasandiko eskola publikoak A eredutik B eredura pasatzeko urratsa ematea erabaki zuen. Horrek euskara zekiten irakasle berriak kontratatzea eta euskararik ez zekitenak beste nonbaitera bideratu beharra suposatzen zuen. Eskolan geratu nahi zuten irakasleek euskara ikasi beharra zuten eta horrela hasi ziren zenbait irakasle herriko euskaltegietara joaten. Prozesu gogorra izan zen.