Matrikulazioa igotzeko, zerbitzuak eskaini beharBi eskola publikoez gain, eskola pribatua (Pilar) eta ikastola zeuden Elgoibarren. Eskola publikoko matrikulazioek behera egin zutenean, beste ikastetxeek eskaintzen zituzten zerbitzuak eskaini beharra ikusi zuten. Bi urtekoen gela jarri zuten martxan eta jangela-zerbitzua ere bai, baina zeuzkaten baliabideekin moldatu behar izan zuten hasieran.