Euskara lehiaketak Odeon antzokian<p>Odeon antzokian euskara lehiaketak egiten ziren. Besteak beste, Felix Etxeberriak, Jesus Larrañagak eta Pako Juaristik osatzen zuten epaimahaia. Adinaren arabera, galdera ezberdinak izaten ziren. Berak aitak irakatsitako bertso batzuk bota zituen eta saria irabazi zuen 10 urtekoen mailan. Gogoan du nagusiago bati "esparrago" nola esaten den euskaraz galdetu ziotela. Aitak lagundu zion galderekin Felix Etxeberriari.</p>