Berrobi (Gipuzkoa)

Gerra hasiera Berrobin

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRB-002-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra hasi zenean, Martin etxean egon zen aitari laguntzen. Martinek 14 urte zituen gerra hasi zenean. Kamioi koskor bat ibiltzen zen hiltegira txekorrak eramaten. Gerra hasi zenean, kamioi hura armatutako mutilez beterik eramaten zuten Berastegiko mugara. Inguruko mutilak izaten ziren. Nafarrak mendiz sartu ziren jai arratsalde batean, eta bertakoak gordetzen ibili ziren; baina soldaduek ez zieten kasu handirik egin. Soldaduek 18 egun pasa zituzten Tolosara sartu aurretik Izaskungo menditik tiroak eginez. Tolosa hartu zutenean, aurrera egin zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia