"Despeskan", antxoak saretik askatzen "Despeska" nola egiten zen. Antxoa zetorrenean itsasotik, deiadarra egiten zen emakumeak moilara joateko "despeskara". Antxoak sarean kateatuta etortzen ziren; moilan, otarra aurrean zutela, antxoak saretik askatzen ibiltzen ziren. Diru "aberatsa" izaten omen zen; unean bertan ordaintzen zieten. Zumaiakoa bukatutakoan Getariara joaten ziren, oinez, "despeskara". Eta gero egun osorako fabrikara lanera. Irabazten zuten dirua ondo zaindu behar izaten zuten; ez zegoen gastatzerik.

"Despeskan", antxoak saretik askatzen
Adora Osa Arrizabalaga
- ahotsak.eus