Aita "praktikoa" zen, itsaontziei sarrera ematen ziena<p>Jesusen aita "praktikoa" zen, itsasontziei sarrera ematen ziena: Carlos Gorostola Zubia. Itsasontzian Cadizeraino joaten ziren kargarekin; porlana eraman eta gatza ekartzen zuten. Zenbaitetan haize handia zegoenean itsasontziek sartzeko arazoak izaten zituzten. Orduan, bere aitona atoian (ontzi mota bat) barkuraino joan eta berak sartzen zuen itsasontzia portura.</p>