Harri koskorrarekin ezik beste edozerekin pilotan Frontoi ederra zuen lehen Oikiak, baina bota egin zuten estalitako frontoi berria egiteko. Mutikotan pilotan asko jokatzen zuten. Goizean goiz izaten zen meza, tabernan txakolin batzuk edan eta pilotan aritzen ziren. Harria bezalako pilotarekin aritzen ziren eta ez zuten gaur egunean bezalako babesik erabiltzen. Dirurik ez zegoen baloirik erosteko eta norbaitek pilota berri samarren bat izanez gero, pozez zoratzen egoten ziren. Nagusiagoek frontoia okupatu eta beraiek "zimitayoan" (elizpean) jokatu behar izaten zuten.

Harri koskorrarekin ezik beste edozerekin pilotan
Manuel Ugarte Lopetegi
- ahotsak.eus