Zumaian gertatutako pasadizo tamalgarria Zumaian gertatutako pasadizoa. Barku batek moilara sartu behar zuela eta, eskola profesionaleko mutiko batzuk barra muturrera joan ziren korrika. Olatu handi bat etorri eta 7-8 mutikoak itsasora bota zituen; denak ito ziren, bat izan ezik. Bizirik atera zen mutikoa nola salbatu zen; inguruko enpresa bateko semeak (alemaniarra bera) atera zuen uretatik, soka bat lotuta zuela, uretara salto egin ondoren. Zumaian itotakoak korronteak beti Getaria aldera eramaten omen ditu.

Zumaian gertatutako pasadizo tamalgarria
Abelin Linazisoro Azkue
- ahotsak.eus