Victoria Arriaga Rementeria Bizinai

Zaldibar (Bizkaia) (1912-2015)

Biografia

Zaldibarren barrutian dagoen Eitzaga auzoko Bizinai baserrian jaio zen 1912an eta hamar neba-arreben arteko neska nagusiena izan zen bera. 12 urtera arte Eitzagan ibili zen eskolan; diktaketen koadernoa gordeta dauka, 1925eko data eta letra ederrarekin. 13 urterekin Eibarrera joan zen neskame, umezain. Tomas Lasuen eibartarrarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen. Elkarrizketa garaian Ermuan bizi bazen ere, Eitzaga ingurukoak dira bere gogorapenak: teilagintza, errotak… Bere hizkerak Zaldibarkora baino Ermukora jotzen du gehiago.

Zintak

KodeaDataProiektua
ZAL-004 2008 Ermuko Ahozko Ondarea
ZAL-005 2008 Ermuko Ahozko Ondarea

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia