Oñati (Gipuzkoa)

Lapurrak bideetan

Lapurrak bideetan Garai batean Fanderia inguruan lapurreta asko izaten omen ziren, harik eta Eibarren pistolak egiten hasi ziren arte. Pistolokin hasi ziren ibiltariak lapurrok uxatzen. Lapurrek ihes egiten zuten bidea oraindik ere "Lapur Bide" izenez ezagutzen da. Garai hartan inguruko ferietara jendea oinez mugitzen zen, lapurren zorionerako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-075-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garai batean Fanderia inguruan lapurreta asko izaten omen ziren, harik eta Eibarren pistolak egiten hasi ziren arte. Pistolokin hasi ziren ibiltariak lapurrok uxatzen. Lapurrek ihes egiten zuten bidea oraindik ere "Lapur Bide" izenez ezagutzen da. Garai hartan inguruko ferietara jendea oinez mugitzen zen, lapurren zorionerako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta sorgiñen kontuak ziren ba hemen sorgiñak Fanderixan. Horri Fanderixan Lapurbide ondiok be bide bati Lapurbide esaten xaue ondiok. Hor egoten ziren atrakuok eta zerok. Hemen Balantzategiko Mariano zan bat, harek esaten eben hori Eibarrek kendu zittuala danak, pistolia etara ebenian.
- Hori entzunda dakat nik.
- Entzunda. Eibarrek kendu zittuala horreik danak.
- Lapurrok.
- Lapurrok orduan kendu zirela hemen. Ondiok be han dau bide bat, zuek ez zai konturatuko, hantxe dau goittik behera zoiazela ezkerretara, bide bat ikusiko dozue ondiok, oin nehikua garbi dau, ha da Lapurbide. Handik ihes itten euen lapurrok eta hari esaten xako Lapurbide, Fanderixan. Eta hor ibilliko ziran sorgiñok-eta.
- Lapurbide, lapurrak ze ziren, bide lapurrak edo?
- Klaro, bide lapurrak, eta gabien badakitzu orduan lapurrak egongo ziren oingo moduan edo antzera igual. Txahala saltzen, orduan ez zan automobillik eta trenik-eta, orduan oiñez ibiltten zan. Eta Mondrauera, ohittura haundixa euen Mondrauera ferixara fateko, asko egon zan hemen. Neu be aittakin fanda nago astuakin, astua saltzera Mondrauera, eta orduen bueltan oiñez etorten ziñan. Harutz oiñez eta bueltan be oiñez.
- Harutz diru barik eta honutz diruaz.
- Klaro. Eta han baten batek zainttu itten zeuen. Bueno, hola pentsau itten dot nik e?
- Bai, bai, hola izango zan.
- Eta hori esaten eben, hori Eibarrek kendu zittuala horreik, pistolia etara ebenian, orduen fan zirala danok.
- Jentia pistoliakin ibiltten hasi eta defendiu.
- Jentia defendiu, baten bat etorten bazan zera, pistolia etara eta billurra, badakitzu. Bizixa estimau, normala dan moduen.
- Eta Sakamantekasena hemen zueri ez otsuen itten? Hemen ez zan entzuten?
- Bai entzun, entzun itten zan Sakamantekas gure mutiko denporan entzuten zan, bai. Sakamantekasak billurketara, billurra sartzeko.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia