Oñati (Gipuzkoa)

Jentilenak eta beste kontakizun batzuk

Jentilenak eta beste kontakizun batzuk San Pedroko zubia jentilek egin omen zuten. Jesus umea zenean, umeak beldurtzeko "Anbotoko Señoria" aipatzen zen edota San Juan Artiara morroi bidaltzearekin mehatxatzen zituzten. "Anbotoko Señoria" Aloñara etortzen omen zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-075-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
San Pedroko zubia jentilek egin omen zuten. Jesus umea zenean, umeak beldurtzeko "Anbotoko Señoria" aipatzen zen edota San Juan Artiara morroi bidaltzearekin mehatxatzen zituzten. "Anbotoko Señoria" Aloñara etortzen omen zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Leiendak esaten daue San Pedroko Torreko etxia edo zubixa, in euela jentillak, entzunda dakotzu hori?
- Bueno, jentillen kontuak bai, baiña zubi horrenik ez.
- Ez dakotzu? Eta San Pedroko amandria, amandren batek, zubixa akabaitten baldin bauen eguna zabaldu orduko, alabia emun bihar osten. Hori entzunda dakotzu?
- Bai, bai.
- Eta itten euen hiru harrikadan, Iturri Zaharretik Bakuera harrikada baten; bigarren harrikadan Zañarturaiño; Zañartutik Torrera beste harrikada baten, jentillak botaten euen. Eta azkenengo harrixa ipintten zebillela, kandeliako argixa ipiñi zerari, oillarrari, eta oillarrak kantau in eben. Eta esaten daue beheko harrixak dakola atzaparra markak. Leienda kontuak.
- Orduan amaittu zeben zubixori?
- Amaittu eben itxuria, baiña azkenengo harrixa ipintteko geratu zan.
- Oillarrari kandelia ifiñi otsan.
- Amandriak. Eguna argittu zala eta orduan oillarrak kantau in eben. Hiru harrikadatan. Bakuera, Bakuetik Zañartura eta Zañartutik San Pedrora. Trasportia.
- Zer kontatzen zeben jentiak, zer zirala-edo?
- Jentillan historixak hemen badakitzue, zerien dakotzu Legazpiko kurtze onduen be Jentiletxe dau, ikusitta egongo zara igual. Legazpiko kurtzia, ezkerrera honutzara hola harri pilla haundi bat, Jentiletxe esaten xaue. Jentiletxe, hemen leiendak ez dakit zenbat egongo diren, hori San Pedrokuori betik entzun dogu eta dakigu, entzunda e?
- Aixkirriko koban be Jentillen tesorua euela ta...
- Bai, lehenau be Anbotoko Señoria pasaitten zala hemen, hori entzun geben mutiko denporan billurketako, “Anbotoko Señoria etorriko dok!” Eta beste bat izaten zan hemen, zeozer ez baldin baen ondo itten, kriau zera, San Juan Artixara, San Juan Artixara kriau! Hemen amenazua hori izaten zan. San Juan Artixa badakitzu nun dauen.
- Bai, baiña han Mikeletiak egozen.
- San Juan Artixan ez, San Juan Artixan famelixia bizi zan. Mikeletiak beherau egozen.
- Beheratxuau, bai, bai.
- Bai ba, bueno, betik amenazua. Mutikua! San Juan Artixan kriau hi!
- Eta zergaittik hori? Ze euen ba han?
- Ba urrin euen ha eta, urrin euelako izango zan edo. Pentsau itten dot nik.
- Urrin dagolako.
- (...)
- Eta sorgiñen kontuak eta entzuten ziren?
- Sorgiñen kontuak hemen, sorgiñen kontuak entzuten ziren hemen Anbotoko Señoria. Anbotoko Señoria pasaitten zan Aloñara, Aloñatik Anbotora, Anbototik Aloñara esaten zan orduan: “Anbotoko Señoria pasau edo etorriko dok gero!”

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia