Gregorio Arejolaleibar Ojanguren

Oñati (Gipuzkoa) (1926-2010)

Biografia

Zubillaga auzoko Erguñazarra baserrian (Aretxabaleta eta Oñatiko mugan) jaio zen 1926an, hiru anaiatatik gazteena. Ama bertakoa zen eta aita Eskoriatzako Marin auzoko Mañarte baserritik etorritakoa. Aita gerra aurretxoan hil zitzaion. Madalena auzoko eskolara joaten zen ahal zuenetan Gregorio. Ama gaixorik zegoela, Oñatiko Alzuru medikua kotxez etortzen zen Zubillagara, baina oinez ibiltzeko gauza ez zenez, Gregoriok eramaten zuen asto gainean etxeraino (3 km.). Baserrian egon zen harik eta Zubillagako Gaitu lantegian ekin zion arte, baserrirako lanabesak egiten. Gaituk Zubillaga utzi zuenean, Gregorio artzain hasi zen. 46 urtez Deguria mendira joan izan da udako hilabeteetan bere ardiekin. Santu Guztien egunean etxe ingurura ekartzen zituen ardiak, eta udaberrian, orduan Aretxabaletakoa zen Bedoña auzoko Uriñe baserrira eramaten zuen artaldea, bildotsak jaiotzeko garaian. Gazta egiteko esnea etxera eramaten zuen egunero. Maiatzean berriz Aretxabaleta eta Eskoriatzako Deguria mendira joaten zen ardiekin. Bertan jarraitzen zuen gazta egiten harik eta ardiak antzutu arte. Artzaintzarekin lotutako hainbat xehetasun ematen ditu Gregoriok. Gregorioren berbetan Leintz aldeko ukitua igartzen da.

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-136 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ONA-137 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ardiak zaintzera edo eskolara Bideoaren ikonoa
2 Eskola gaztelaniaz Bideoaren ikonoa
3 Karretero lanak Bideoaren ikonoa
4 Laiak eta goldeak Bideoaren ikonoa
5 Gariak ematen zituen lanak Bideoaren ikonoa
6 Garia auzolanean jotzen Bideoaren ikonoa
7 Artzain mendian Bideoaren ikonoa
8 Artzainaren bazkaria Bideoaren ikonoa
9 Medikua astogainean baserrira Bideoaren ikonoa
10 Errepidea baserriraino Bideoaren ikonoa
11 Kalera trenez joaten ziren Bideoaren ikonoa
12 Neguan eskolarako bide txarrak Bideoaren ikonoa
13 Nazionalak Oñatin sartu zirenean Bideoaren ikonoa
14 Gregorioren baserria Oñati eta Aretxabaletako lursailetan Bideoaren ikonoa
15 Denbora gutxi eman zuen lantegian Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia