Rufino Arbelaitz Sarasola
Oiartzun (Gipuzkoa) (1924-2014)
Biografia
Umore handiko gizona genuen Rufino; agudo hasten zen bertso-kantari eta gertakari xelebreak kontatzen. Bertsotarako zaletasuna aurretik zetorkion. Bere osaba omen zen oso bertsozalea; ez zen alferrik Zurkoko Kazkazuri bertsolariaren iloba. Rufinok bertso asko zekizkien buruz; edozer gauza kontatzen zuenean, bertso batekin lagunduta biribiltzen zuen. Altzibarko Olalde baserrikoa zen Rufino. Altzibar bera eta Olalde ingurua beti izan dira mugimendu handiko guneak. Hainbat lantegi sortu dira bertako urak aprobetxatuz: bi errota, arrain-fabrika, paper-fabrika... baita auzotarrak iturri gabe utzi zituen edari-fabrika ere. Horien denen berri eman zigun Rufinok, elkarrizketan zehar.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OIA-039 | 2007 | Oiartzuarren baitan | Joxe Mari Carrere - Ane Lardi - Jose Luis Lardi | ||
OIA-040 | 2007 | Oiartzuarren baitan | Joxe Mari Carrere - Ane Lardi - Jose Luis Lardi | ||
OIA-041 | 2007 | Oiartzuarren baitan | Joxe Mari Carrere - Ane Lardi - Jose Luis Lardi | ||
OIA-042 | 2007 | Oiartzuarren baitan | Joxe Mari Carrere - Ane Lardi - Jose Luis Lardi | ||
OIA-046 | 2007 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi - Maitane Toledo | ||
OIA-047 | 2007 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi - Maitane Toledo | ||
OIA-048 | 2007 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi - Maitane Toledo |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute