Eufemi Agirreamalloa Kaltzakorta
Markina-Xemein (Bizkaia) (1930)
Biografia
1930. urteko Santa Eufemia egunez sortu zen Barinaga auzoko Espilla baserrian. Gurasoak ere markinarrak zituen eta 11 senidetatik seigarrena izan zen. Gerraosteko eskola ezagutu zuen, baina 11 urtegaz maistraren umeak zaintzen umezain lanetan hasi eta ikasketok utzi zituen. Amagaz batera sarritan joaten zen Eibarko plazara baserriko jeneroa saltzen. 14 urtegaz Etxebarrin josten ikasi ostean Lekeition jantzigintza ikasi zuen. Ordudanik, jostun lanetan aritu zen. Markina-Xemeinen ezaguna izan da hainbat herritarrentzako arropak eta soinekoak egin baitzituen, baita ezkontzetarako soineko zuriak ere. Atxondo auzoko Ibazetara ezkondu zen, baina handik gutxira kale aldera etorri ziren.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MAR-030 | 2012 | Lea-Artibaiko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MAR-071 | 2012 | Ahaztuen Oroimena | Aitor Bereziartua - Patxi Ibarzabal - Alberto Unamuno |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute