Bernarda Arrastua Lekuona

Lezo (Gipuzkoa) (1922-2014)

Biografia

Bernardina Arriaundi baserrian jaio zen, Lezoko Gaintxurizketagoikoa bailaran. Ama Oiartzungoa zuen; eta aita, berriz, Arriaundi bertakoa. Zortzi urte zituenean, ama hil zitzaion eta aita berriro ezkondu zen hiru seme-alaba zituen emakume batekin. Jaio zenetik, Arriaundin bizi da Bernardina, eta haurra zela hasi zen baserriko lanetan: egunero-egunero, Pasai Antxora esnea saltzera joatea zuen eginbehar. Horretarako, marmitak astoxestotan sartu eta Gaintxurizketako Errekalde bailarako tren-geltokiraino eramaten zituen, gero han trena hartu eta Pasai Antxora joateko. Ezkondu eta gero ere, esne-salmentan jarraitu zuen urte askoan, harik eta debekatu zuten arte. Bailarako batekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituen: hiruretako bat trikitilaria zen, baina gazterik hil zen. Beste bi seme-alabak baserrian bizi dira berarekin. Oso kantuzalea da Bernardina, eta oso gogoko du duela urte asko baserriko ganbaran maleta zahar baten barruan aurkitu zuen bertso-liburuxkatik bertso zaharrak kantatzea. Beraien aurrekoak eta beraiek ere maizterrak izan ziren urte askoan; baina,gero, baserriaren jabetza izatea lortu zuten.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-008 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Umetatik esnea saltzen Bideoaren ikonoa
2 Urtean txerri bat etxerako Bideoaren ikonoa
3 Argindarrik ez zegoenean Bideoaren ikonoa
4 Argindarra eta "ekonomika", adelanto handia! Bideoaren ikonoa
5 Lixiba iturrian egiten zuten Bideoaren ikonoa
6 Arropak petatxuekin konpondu Bideoaren ikonoa
7 Harri kozkorra bota zion azienda kendu zionari Bideoaren ikonoa
8 "Frantsesaren idea beti aldrebes" Bideoaren ikonoa
9 "Guadalupeko salbea" Bideoaren ikonoa
10 "Ezkondu eta ezkongai" Bideoaren ikonoa
11 "Mutilzarraren bentaja egi eta garbiak" Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia