Itsasondo

Gipuzkoako Goierrin, Murumendi mendiaren oinetan zutitzen den herria dugu. Itsasondok hiribildu titulua Erret Ogasunari 1615. urte aldera erosi zion, 1399az geroztik Ordizia hiribilduari loturik egon ondoan. Bi zatitan bereizitako hirigunea du: Bata N-1 errepide zaharraren ondoan, Oria ibaiaren barrenean eta bestea Murumendi mendiaren hegalean mailakaturik sakabanatuta. Ondoko herri hauek ditu mugakide: iparraldean, Bidania eta Beizama; ekialdean, Legorreta eta Altzaga; hegoaldean, Arama eta Ordizia eta mendebaldean Beasain. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

  • Hizlariak: 13
  • Zintak: 13
  • Pasarteak: 56
  • Transkribatutakoak: 2
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 32

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia