Carmen Ameztoy Querejeta

Irura (Gipuzkoa) (1921)

Biografia

Zestoan jaio arren, 3 urte zituenean Irurara etorri zen gurasoak eta bost seniderekin batera eta Etxe Alai hartu zuten bizitoki. Jaio aurretik, aita Filipinetara joan zen nekazari lanera eta handik etortzean modu onean bizitzeko aukera izan zuen familiak. 12 urte zituela, Zaragozara joan ziren denak, Gregorio anaiak medikuntza ikasketak egin behar zituela-eta. Udaran herrira etorri ohi ziren, baina gerra hasitakoan, Zaragozako egoera jasanezina zenez etxera bueltatu ziren. 19 urte arte Tolosako enseñantzetan ikasten aritu zen; besteak beste, musika eta pianoa ikasi zituen Mokoroa aitarekin lehenik eta semearekin ondoren. Eskolako koroan ere aritu zen. Musikarako eta pianorako zaletasunak Irurako elizako organista lanetan jarri zuen eta piano irakasle ere izan da herrian urte askoan. Oleoarekin margotzea ere asko atsegin du. Patxi Sarasa Likinianorekin ezkondu eta hiru seme izan zituen.

Zintak

KodeaDataProiektua
IRU-013 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia