Enrike Aranzabal Olaeta Iturri

Gernika-Lumo (Bizkaia) (1924-2019)

Biografia

1924an jaio zen Barrenkale kaleko 24. zenbakian, Boliña hotela dagoen tokian. Aita Elorriokoa zuen, Elgetako Iturri baserritik bertara joandakoen semea, eta ama gernikarra. Bere aita Astra arma-lantegira etorri zen lanera. Aitona San Juan elizako sakristaua zen, 'Jose Martillo'. Barrenkaletik Errenteria auzora joan ziren, baina sei urterekin-edo Portu kalera joan ziren, eta bertan egon ziren bonbardaketara arte. Umetan San Juan Ibarra inguruan aritzen zen kaleko beste ume askorekin batera. Bonbardaketan etxe barik geratu zirenez, Forura joan ziren eta bertako harrobiko kobazulo batean pasatu zuten lehenengo gaua. Gernikarako bidea zarratuta zegoen eta hurrengo gaua Tiloetako etxe batean pasatu zuten, eta ostean anbulatorio ondoko jesuiten etxe batean bi gau. Azkenik Urremendi baserrira joan ziren, eta bertan egon ziren zortzi urtez, sindikatuetako etxeetako bat eman arte. Umetan Pasealekuko eskoletan ibili zen 14 urtera arte, eta dotrinara Andra Mariara joaten zen nahiz eta beraien eliza San Juan izan. Ikasketak bukatu ostean, Jipsan (geroko Dalia) hasi zen lanean eta hiru urtez egon zen bertan. Gero, aroztegian hasi zen beharrean eta horretan ibili da beti, eraikuntza alorrean arotz lanetan. Ezkondu aurreko bost urteak itsasoan igaro zituen zerbitzari legez. Gernika-Lumoren berreraikitzean ere lanean aritu zen "Banco de Vizcaya" eta merkatu-plaza eraikitzen, besteak beste. 29 urterekin ezkondu zen Gernikan, Sukarrietan jaiotako, baina Gernika-Lumon hazitako emaztearekin. Gerra aurreko kontuak oso ondo gogoratzen ditu.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-030 2010 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 'Jose Martillo' aitona; San Juan Ibarran olgetan Bideoaren ikonoa
2 Barrenkale eta San Juan inguruko kontuak, gaiztakeriak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 'Poste elektriko' aguazilari egindako zapokeria Bideoaren ikonoa
4 Gomazko baloiak Bideoaren ikonoa
5 Arana kondearen autoak Bideoaren ikonoa
6 Gomazko baloiak II Bideoaren ikonoa
7 Sokadantza; txorro, morro, piko, taio, ke! Bideoaren ikonoa
8 Errekako bainuak Bideoaren ikonoa
9 Bainujantziak erosi beharrean, ostu Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Artekaleko eta Andra Maria kaleko dendak Bideoaren ikonoa
11 Pasealekuko eskolan ere barrabaskeriatan Bideoaren ikonoa
12 Aterkiarekin leihotik salto Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 Kaletarrak eta baserritarrak Bideoaren ikonoa
14 Pasealekuko maisuak Bideoaren ikonoa
15 Asturiasko Iraultza eta greba Bideoaren ikonoa
16 Errepublika sasoian langileak ondo bizi ziren Bideoaren ikonoa
17 Abarka-denda eta esnetegi garrantzitsuak Bideoaren ikonoa
18 Eibar inguruko asko arma-lantegira etorri ziren Bideoaren ikonoa
19 Limonada lantegiak Bideoaren ikonoa
20 Kaleko baserriak eta kortak Bideoaren ikonoa
21 Agirre Lehendakaria etorri zeneko istiluak Bideoaren ikonoa
22 Arto-bizarrak eta patata-orriak erretzen Bideoaren ikonoa
23 Bonbardaketa hasiera Bideoaren ikonoa
24 Bonbardaketan trenbidetik Forurantz Bideoaren ikonoa
25 Suteetatik ke-lainoetara Bideoaren ikonoa
26 San Juan eliza Bideoaren ikonoa
27 Portua, Idiga ontziola eta arrantza Bideoaren ikonoa
28 Perretxikotan Bideoaren ikonoa
29 Urremendi baserrira bizitzen Bideoaren ikonoa
30 Gerra osteko eskola: Francorena Bideoaren ikonoa
31 'Iturri' ezizenaren jatorria Bideoaren ikonoa
32 Jesuitetako eta agustinoetako eskola eta zinea Bideoaren ikonoa
33 Arrien taberna Bideoaren ikonoa
34 Gerra aurreko tabernak eta kafetegiak Bideoaren ikonoa
35 Gerra aurreko gasolindegiak Bideoaren ikonoa
36 "Barrio chino" Bideoaren ikonoa
37 Frontoi zaharra Bideoaren ikonoa
38 Gerra aurreko aratusteak Bideoaren ikonoa
39 Dantzan egiteko ordaindu egin behar Bideoaren ikonoa
40 Gerra aurreko urriko astelehenak Bideoaren ikonoa
41 San Juanak Bideoaren ikonoa
42 Gabonetan eta Santa Agedatan abesten Bideoaren ikonoa
43 Gabonak Bideoaren ikonoa
44 Errekarako ontzia eraiki zutenekoa I Bideoaren ikonoa
45 Errekarako ontzia eraiki zutenekoa II Bideoaren ikonoa
46 Montefuerte kondearen pinuekin egindako babeslekua Bideoaren ikonoa
47 Herria berreraikitzen Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia