Sortaldekoa (NL) (Azpieuskalkia)

Deskribapena

-

Hizkerak

Mapa

Fonetika

Euskalkiaren ezaugarriak (Nafar-lapurtarra)

  • Euskalkiaren eremu gehienean arrotza da i bokalak eragindako bustidura (Zuberoan bada): edozoini, gainetik... Gaur egun, dena dela, bustidura saihesteak ez dauka indarrik eta bere horretan uzten dira frantsesetik sartutako hots bustiak: kallatu (fr. cailler) 'gatzatu', kanpaña (fr. campagne) 'landa'... Bustidura ezari dagokionez, euskalkiaren bazter biak dira salbuespena: Nafarroa Behereko ekialdea (Amikuze, Oztibarre eta Garaziko alderdi bat) eta, batez ere, Lapurdiko itsasbazterreko hizkera.
  • Hitz hasieran x- izatea da euskalki honen beste bereizgarri bat, tx- izaten delako gainerako euskalkietako ordaina: ximino, xingarra 'urdaiazpikoa', xirula, xistu, xoko... Maileguak ere horrela egokitu dira: xanpiñona, xantza (fr. chance) 'zoria'...

Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Sortaldekoa (NL))

  • Ez dugu maila honetako ezaugarririk.

Morfologia

Euskalkiaren ezaugarriak (Nafar-lapurtarra)

Izenaren morfologia

  • Nehor 'inor' (eta nehork, nehori, nehun...) tankerako izenordainak erabiltzen dira.
  • -ño da euskalki honetako atzizki txikigarri ohikoa: baño 'bakarra', begiño, haurño, irriño...
  • Erdal -on amaiera -oin egiteko joera izan da eremu gehienean: arrazoin, botoin, garratoin 'arratoi'... Dena dela, mailegu berri zenbaitetan -on ere bada hizkera batzuetan, frantsesean bezala: balon, bonbon...
  • Euskalki honen bereizgarria da -aia amaiera izatea mailegu zaharretan (nahiz eta gaur egun Euskal Herri osoan zabaldu den euskara batuaren eraginez): bisaia 'aurpegia', domaia 'zoritxarra', kuraia 'kemena', langoaia 'hizkuntza', piaia 'joan-etorria'... Arau hau ez da dagoeneko emankorra, -adxa egiten delako mailegu berrietan: afitxadxa 'iragarkia', brikoladxa 'brikolajea'...

Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Sortaldekoa (NL))

  • Ez dugu maila honetako ezaugarririk.

Sintaxia

Euskalkiaren ezaugarriak (Nafar-lapurtarra)

  • Ez dugu maila honetako ezaugarririk.

Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Sortaldekoa (NL))

  • Ez dugu maila honetako ezaugarririk.

Lexikoa

Euskalkiaren ezaugarriak (Nafar-lapurtarra)

Aldaerei dagokienez, honako hauek erabiltzen dira euskalkiaren eremu gehienean: ahantzi 'ahaztu', arno 'ardo', ba (eta bai), biper 'piper', botoila 'botila', buraso 'guraso', elgar 'elkar', ereman 'eraman', eskuara 'euskara', fruitu 'fruta', giristino 'kristau', hogoi 'hogei', irrisku 'arrisku', jakintsun 'jakintsu', kondatu 'kontatu', saindu 'santu', xin(a)urri 'inurri'...

Lexikoari dagokionez, honako hitz hauek dira euskalkiaren bereizgarri, den-denak erabiltzen ez badira ere haren eremu osoan: altxagarri 'orantza, legamia', auzapez 'alkatea', azantz / harrabots 'hotsa, zarata', babazuza 'kazkabarra', biziki 'oso', buruil 'iraila', elkor 'gor' adierarekin, fitsik 'ezer', gako 'giltza' adierarekin, guri 'bigun' adierarekin, kalapita 'iskanbila', ortzantz 'trumoia', otto 'osaba', pairatu 'eraman, jasan', parada 'aukera, beta', pittika 'antxumea', sehi 'zerbitzaria', urririk 'doan', urtzintz 'usina', xingar 'urdaiazpikoa...

Azpieuskalkiaren ezaugarriak (Sortaldekoa (NL))

  • Ez dugu maila honetako ezaugarririk.

Argitalpenak

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia