Erroibar

Zangozako merindadeko udalerria, Aintzioa, Ardaitz, Aurizperri, Erro, Esnotz, Lintzoain, Loizu, Mezkiritz, Orondritz, Bizkarreta-Gerendiain eta Zilbeti herriek osatzen dute. Berezko euskalkia zeukaten, erroibarrera, hain zuzen ere. Gaur egun, ordea, ia galdutzat jo daiteke bertako euskara. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Erroibarko mintzaira zaharra oso hiztun gutxik dakite. 2007ko udazkenean, 4 euskaldun behintzat baziren Zilbeti, Lintzoain eta Uretan, baina horietako bat besterik ez zen 50 urtetik beherakoa. Aurizberriko ikastola da eskualdearen berreuskalduntzearen eragile nagusia, Garraldako Institutuarekin batera.

  • Hizlariak: 13
  • Zintak: 21
  • Pasarteak: 73
  • Transkribatutakoak: 15
  • Audioak: 22
  • Bideoak: 51

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia