Basilio Agirretxe Lasa

Errezil (Gipuzkoa) (1924)

Biografia

Errezilgo Bitartea baserrian jaioa, "Galarraga" bezala ezagunagoa. Gurasoak bertakoak zituen. 11 senide ziren, horietako bederatzi mutilak. Azpeitiko Elosiaga auzoko eskolan ibili zen Basilio. 11 urterekin, Gabiriko seminariora eraman zuten, baina etxera joan zen ihesi; ondoren, anaia eta biak Hernaniko Jauregi baserrian egon ziren morroi osabarekin, lau urtean. Beizamara joan zen gero, arreba hara ezkondu baitzen. Afrikan egin zuen soldadutza, eta pertika jaurtitzen gailendu zen han. Gero Igeldoko ganadutegi batean, Asteasuko harrobian eta Eibarko 'Aurrera' fundizioan egin zuen lan. Okin lanbidea ikasi, eta Eibarren, Arrasaten eta Zarautzen jardun zuen ogia egiten. Orioko emakume batekin ezkondu zen; Irunen ile-apaindegia zuen hark, eta Irunera joan ziren bizitzera. Hiru alaba izan zituzten. Hendaiako bi okindegitan egin zuen lana, eta, gero, denda jarri zuen San Martzial kalean: 'Comestibles BG'. Iruñea inguruan ere bizi izan da; alargundu ondoren, bigarren aldiz ezkondu zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
ERZ-016 2011 Euskal Herriko Ahotsak
ERZ-017 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia