Anjel Azkarate-Askasua Lamariano

Bergara (Gipuzkoa) (1928)

Biografia

Bidekurutzeta kalean jaio zen. Aita "Beittibar" (Beretzibar) baserrikoa zen, eta ama, berriz, antzuolarra. Hiru urtetik hamarrera Antzuolan bizi izan zen Anjel. Antzuolako maristetan eta Bergarako bai marianista eta bai dominikoekin (seminarioan) ikasi zuen. Hamasei urterekin “Banco de Vizcaya”n ekin zion lanean. Bankuaren Soraluzeko bulegora bidali zuten, eta Soraluzeko lantegi txiki batzuetako diru-kontuen ardura ere izan zuen. Garai hartan bankuek nola egiten zuten lan azaltzen du. Gero, Bergarako Comesa lantegiko bulegoan egin zuen lan. Bergarako Irala zine aretoa Anjelek ireki zuen, eta harrezkero bertako Novedades zinea eta inguruko herrietako beste zine areto batzuk ere kudeatu zituen. Bergarako kontu asko aipatzen ditu: Bergarako zapatagintza lantegiak, Bergarako pilotalekua ospetsua zenean erakartzen zuen jendea, etab. Marce Albeniz nafarrarekin ezkondu zen eta seme-alaba bi izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
BER-279 2010 Euskal Herriko Ahotsak
BER-280 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Umetan Antzuolara; gerra sasoian Heredian Bideoaren ikonoa
2 Maristekin, marianistekin eta dominikoekin eskolan Bideoaren ikonoa
3 Eskola guztiak gaztelaniaz jaso zituen Bideoaren ikonoa
4 Antzuolako Batzokia; kalean euskaraz, eskolan gaztelaniaz Bideoaren ikonoa
5 Meza-laguntzaile Antzuolan eta Bergaran Bideoaren ikonoa
6 Elizako "langileak": abadeak, meza-laguntzaileak, sakristaua... Bideoaren ikonoa
7 Aitak Argentinatik ekarritako urrezko kazola Bideoaren ikonoa
8 Hegazkin italiar bat jausi zen Antzuolan Bideoaren ikonoa
9 Bergaran herri eskolan, marianistetan eta dominikoetan Bideoaren ikonoa
10 16 urterekin “Banco de Vizcaya”ra lanera Bideoaren ikonoa
11 16 urterekin Bergarako futbol taldean Bideoaren ikonoa
12 Soraluzen 4.000 langile eta hiru banketxe 1944an Bideoaren ikonoa
13 Miloiak maletan hartuta, trenean lasai Bideoaren ikonoa
14 Langile arruntarentzat oso zaila dirua aurreztea Bideoaren ikonoa
15 Etxeen errenta soldataren araberakoa Bideoaren ikonoa
16 Soraluzeko Gallastegi lantegiak bizikleta ematen zien langileei Bideoaren ikonoa
17 Zapatagintza lantegiak Bergaran Bideoaren ikonoa
18 Bergarako zapatagintza lantegiak Bideoaren ikonoa
19 Hainbat herritako zinema aretoetako arduradun Bideoaren ikonoa
20 Gaztelaniarekin txarto; ikasketekin jarraitzeko dirurik ez Bideoaren ikonoa
21 Irala zinema-aretoa; zerk egin die kalte zinemei? Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia