Pedro Artola Arbiza

Amasa-Villabona (Gipuzkoa) (1926)

Biografia

Pedro Amasa auzoko baserri batean jaio zen hamar senideko familian. 1947an, 14 urte zituela, Sacem enpresako eskolan hasi zen ikasle eta langile moduan. Hasieran, doikuntzaz, kontrolaz eta muntaiaz arduratzen zen; geroago, tornu bizkorrak muntatzen aritu zen, betiere “Alemaniako erara”. 23 urte zituela, Elgoibarrera joan zen eta Aikartun hasi zen lanean, bere jakintasun eta ofizio ona eramanez. 1963an, Eguzki makina-erreminta kooperatibako sortzaileetako bat izan zen. Estatuko eta nazioarteko enpresa eta azoka garrantzitsuenetan ibili izan da teknologia handiko makinak martxan jartzeko arduradun; Ameriketan, Europan, Indian, Australian edo Zeelanda Berrian, besteak beste. Erretiratu baino lehenago, lau urtez egin zuen lan MCC taldeko Idekon, makina-erremintaren ikerketarako gune teknologikoan. Pedrok, berak esaten duen bezala, “denak egin eta denporia sobran” duenez, han eta hemen laguntzen aritzen da: alegia, Elgoibarko parrokian, Gabonetako jaiotzan eta Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoan lan teknikoetan.

Zintak

KodeaDataProiektua
VIL-013 2012 Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak
VIL-014 2012 Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Sacem enpresan aurreneko ikasketak Bideoaren ikonoa
2 1950ean CAFentzako lanean Bideoaren ikonoa
3 Elgoibarrera lanera Bideoaren ikonoa
4 Erreminta-makinak ospitaleetan Bideoaren ikonoa
5 Tornuak egin eta biltegira Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Nazio bakoitzak bere torlojua Bideoaren ikonoa
7 Corte Ingleseko makinak Bideoaren ikonoa
8 Atzerriko makinak eredu Bideoaren ikonoa
9 Errodamenduetaz Alemanian ikasitakoak Bideoaren ikonoa
10 Idecon ikerketa lanetan Bideoaren ikonoa
11 Danobat bide onetik Bideoaren ikonoa
12 CAFeko makinaria Bideoaren ikonoa
13 Elgoibarko Aikartu lantegian lanean Bideoaren ikonoa
14 Elgoibarko Aikartu lantegiko langileak Bideoaren ikonoa
15 Sacem, oso enpresa aurreratua Bideoaren ikonoa
16 Elgoibarko Eguzki kooperatiba Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia