Casto Arregi Aranburu

Alkiza (Gipuzkoa) (1927)

Biografia

Alkizako plazako Madrigalberri etxean jaioa. Aita nafarra zuen, Uharte-Arakilgoa, eta ama, berriz, alkizarra. Aitak txikitan ez omen zekien euskaraz besterik, baina oso ume zela Nafarroako Pitillas herrira eraman zuten, eta han erdaraz bizi beharraren beharrez, euskara ahaztu omen zitzaion. Herrian ezagunak ziren bere aitaren euskara xelebrearen inguruko kontuak. Castok, beraz, erdara erraz samar ikasi zuen. Gainera, kale etxean bizi zirenez, lau urte betetzerako eskolara bidali zuten Casto. Eta baserritarrak eskolatik atera eta lanera joaten ziren bitartean, Casto eta gainontzeko Alkizako kalekumeak pilotan ibili ohi ziren. Hala, bi anaia pilotari profesionalak izandakoak ditu. Gaztetan Zubillaga tailerrean ibili zen lanean zazpi urtez. Baina aita perratzailea zuen, eta anaia ere "Albaitari perratzaile" lanetan jarri zutenez soldaduskan, hark ere ondo ikasia zuen ofizioa. Beraz, perratzaile lanetan hasi ziren bi anaiak, eta Anoetan egin zuten etxea. Negozioa Alkizatik Anoetara pasa eta bertan hartu zuen erretiroa.

Zintak

KodeaDataProiektua
ALK-002 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia