Pakita Artola Egiburu

Alegia (Gipuzkoa) (1923)

Biografia

Aita Amezketako Ugarte auzokoa zuen, eta ama Bidaniakoa. Bera, ordea, beti bizi izan da Alegian. Bere jaiotetxea San Juan kalean zegoen, zaharregia izatea egotzita bota bazuten ere. Alegian mugimendu politiko nabarmena izan zen gerra aurretik, eta gogoan du frontoian entzundako mitina: umea zen orduan, baina harrigarriak egin zitzaizkion Jose Antonio Agirre edo Telesforo Monzon bezalakoen hitzak. Aita nazionalista zuen, eta Alegian nazionalistek zigor gogorrak jasan bazituzten ere, aita libratu egin zen. Ez, ordea, familiako beste kide batzuk. Garai gogorrak izan ziren haiek Pakitarentzat ere. Gerra garaian Albizturren pasa zituen hilabete batzuk, neskame gisa, baina laster itzuli zen etxera. Alegian bertan ezkondu zen, eta han bizi izan da azken urteetan ere.

Zintak

KodeaDataProiektua
ALE-002 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Alegiako San Juan kalean jaio eta bizi Bideoaren ikonoa
2 Hiru senidetan zaharrena Bideoaren ikonoa
3 Alegiako eskolan asko ikasi zuen Bideoaren ikonoa
4 Dotrina asko ikasi zuten katekista ona zutelako Bideoaren ikonoa
5 Eskolan abesten zituzten kantak gerra ondoren aldatu egin ziren Bideoaren ikonoa
6 Bi maistra, bat gerra aurretik, bestea gerra ondoren Bideoaren ikonoa
7 Eskolan erdaraz: bertakoek arazoak eta kanpotarrak berriz ez Bideoaren ikonoa
8 Karlisten mitinean izandako istiluak Bideoaren ikonoa
9 Abertzaleen mitina Alegiako plazan Bideoaren ikonoa
10 Senarrak Teruelgo frontea ez zuen sekula ahaztu Bideoaren ikonoa
11 Herritarren arteko laguntza gerra garaian eta gerra ondorengo arazoak Bideoaren ikonoa
12 Tolosako kartzelan gorriak zigortu zituzten eta ondoren ez zien inon lanik ematen Bideoaren ikonoa
13 Errepublikanoen bandera eta ikurrinak erre zituzten gerra hasieran Bideoaren ikonoa
14 Botoa ematerakoan baldintzaturik Bideoaren ikonoa
15 Gerra garaian, etxekoek asko sufritu zuten Bideoaren ikonoa
16 Aita kartzelan Bideoaren ikonoa
17 Aitaren epaiketa Bideoaren ikonoa
18 Emakume eta umeak Alegiako fabrika batean zigorturik zituzten Bideoaren ikonoa
19 Gerra lehenengo egunak Alegian Bideoaren ikonoa
20 Lapurretak gerra garaian Bideoaren ikonoa
21 Albizturen txapel gorria jarrita instrukzioa egiten ibiltzen ziren Bideoaren ikonoa
22 Karlistadan emakumeak nola zigortzen zituzten Bideoaren ikonoa
23 Altzo mendian gordeta Gerra karlista garaian Bideoaren ikonoa
24 Alegiako festetan dantzasoka eta piper opilak Bideoaren ikonoa
25 Piper-opila asko saltzen ziren festetan Bideoaren ikonoa
26 Zinta jokoa Alegiako Kale Berrian Bideoaren ikonoa
27 Jendetza handia Alegiako festetan Bideoaren ikonoa
28 Zenbait gauzetan Hirugarren Munduan bizi zirela iruditzen zaio Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia